Hezkuntza Eskaintza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH-n) 4 ikasturte daude eta ikasleek hamabi urtetik hamasei urtera bete ohi dute etapa hau.

Helburua: pertsona guztiak prestatzea, norbanako moduan garatu eta pertsona izateko, hiritar aktibo izateko eta gizarteratzeko eta oinarrizko gaitasunak lortu ditzaten helduaroan sartzeko.

Helburu hori betetzeko, norbanakoen ezaugarrietara egokitzen da hezkuntza, eta azken mailetan hainbat programa sartzen dira, esaterako, curriculum-aniztasunekoak eta hasierako lanbide-kualifikazioak.


Lehen Hezkuntzan ikasturte bat gehiago egin daiteke eta DBHn, berriz, bi gehiago. Hortaz, Oinarrizko Hezkuntzan 18 urte bete arte egon daiteke.


Etapa hau gaindituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortzen da. Titulu horrekin, Batxilergoa eta erdi mailako heziketa-zikloak ikasi ahal dira.

A eta D hizkuntza-ereduak.

 
 
 

 

Batxilergoa

Batxilergoan 2 ikasturte daude eta ikasleek hamasei urtetik hamazortzi urtera bete ohi dute etapa hau.


Lau modalitate daude:


- Arteak.

- Zientziak.

- Giza eta Gizarte Zientziak. Bi bide daude: Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak.

- Orokorra.


Etapa hau amaitzean, batxiler-titulua lortzen da, eta horrekin unibertsitatera edo goi-mailako heziketa-zikloetan sar daiteke.


A (irakasgai guztiak gaztelaniaz).