ARTE-BATXILERGOKO IKASLEAK GUGGENHEIM MUSEOAN
Arte-Batxilergoko ikasleak bisita gidatu batera joan ziren Guggenheim museoak antolatutako Alice Neil eta Emakumeak abstrakzioan erakustaldietara, abenduaren 15ean (2. BATX.) eta abenduaren 17an (1. BATX.).
Aukera itzela izan zen arte munduak ezkutatu eta alde batera utzi dituen emakume artista asko ezagutzeko.
ARTE-BATXILERGOKO IKASLEAK AZKUNA ZENTRUKO TAILERRAN
Otsailaren 8 eta 9an, DBHko 1. mailako arte ikasleek "FANZINES; Eskuz ala makinaz?" tailerran parte hartu zuten Azkuna zentroak gonbidatuta eta Raquel Meyers eta Borja Crespok zuzenduta.
"Fanzine bat egitea da modu irekian adieraztea, zure ideiak proiektatzea, zure munstroak kanporatzea eta emaitza sentsazioetarako irrika duten beste gizakiekin partekatzea. Fanzine bat egitea katarsi ariketa bat da, komunikatzeko modu bat, adierazteko modu bat".
Eskerrik asko askatasunez adierazteko aukera emateagatik!
MARTXOAK 8, EMAKUMEEN EGUNA
MUNDUKO EMAKUMEAK MONOGRAMAK
Ikasturtearen hasieran batxilergo zientifikoko taldeak (A eta B) herrialde ezberdinetako emakume ospetzuen ikerketan aritu gara. Hortik, atera zen hormairudi bat egiteko ideia. Horretarako haien monogramak sortu ditugu.
Hau da, martxoaren 8an, emakumeei egiten diegun esker ona.
Andrea Cano ikasle ohiari . Miguel praktiketako irakasleari, eta gure filosofiako irakasleari eskerrak eman nahi dizkiegu ezkaini diguten laguntzagatik.
Testua: Paula Montejo 1.Ako ikaslea
EUSKARAREN EGUNA OSPATZEN BERTENDONA BHIn
Piropo eta hitz politen lehiaketa egin dugu. Hementxe zenbait lanen adibideak:
|
|
|
|
| ![]() |
|
|
![]() | ![]() |
Ingurugiroa zaintzeko eta kontserbatzeko helburua duten zeharkako proiektuak gauzatzeak giro pribilegiatua osatzen du ikasleek ikasketa estrategi autonomoak sustatu eta garatzeko. Eguneroko zereginetan, askotan, ikasleak informazioa modu praktikoan bildu eta antolatu behar du, eta aldi berean gure kontsumo gizartean ahaztutako gauzak bizi eta aurkitzen ditu.
Hasierako esperientzia aberasgarria eta emankorra izan da, eta 2021-22 ikasturtean hobetzea espero dugu ikasle eta irakasle gehiagoren parte hartzearekin.


ONGIZATE EMOZIONALAREN GARRANTZIA IRAGARRI
DBH-KO 4.MAILAKO IKASLEEK ITSASMUSEUM-A BISITATZEN DUTE
Ostiralean, ekainak 11, DBH-ko 4.E-ko ikasleek Bilboko Itsamuseum-a bisitatu dute "Bilboko portuko langilea egun batez" jarduera egiteko.
Bilboko portuko jardueran, itsasontzien fabrikazioan eta itsasadarrean azken 50 urteetan egon diren aldaketa handiak ezagutu ditugu, eta baita Bilboko portuak duen garrantzia ere.
Portua nola antolatzen den azaldu digute, eta itsasontzi bat Abrara heltzen denetik merkantziak deskargatu arte egin behar dituen lanak.
Guzti honetaz gain, itsas korapilo batzuk egin ditugu, eta Ander, gure gidariari esker, museoko instalazioei esker eta gure galderei esker pila bat ikasi dugu portuko eta itsasadarreko garrantziari buruz.
![]() | ![]() |
BATXILERGO ARTISTIKOA 2020-21- ERAKUSKETA
Batxilergo artistikoko ikasleek erakusketa interesgarri eta eder bat egin dute maiatzean, daukaten potentzial artistikoa erakutsiz.
Halaber, 21ean Institututik ateratzen den Batxilergo artistikoko 1. promozioari agurra eman genion. Goiza momentu dibertigarriz eta unkigarriz beteta egon zen eta merezitako diplomen banaketarekin amaitu zen.
![]() | ![]()
|
![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() |
![]() | ![]() | ![]() |
LAN BILERA EUSKADIKO ESKOLA KONTSEILUAREKIN
Gure ikastetxeko DBH-ko 4.mailako eta batxilergoko 1.mailako ikasleek, Euskadiko Eskola Kontseiluarekin elkarlanean, "PANDEMIAK GAZTERIAN DAUZKAN ONDORIOAK" gaiari buruz hausnartu dute.
Ondorioak 2021eko maiatzaren 19an ospatutako lan jardunaldian partekatu dituzte Bizkaiko artxibo historikoaren ekitaldi aretoan.
https://
ZIENTZIA EGITEN!
Batxilergoko 1.B-ko ikasleek bideoan isladatu dute Fisika eta Kimikako klasean egin eta gozatu dituzten jarduera batzuk.
Bideo hauekin Malagako IES BEZMILIANA ikastetxeko elkarte zientifikoarekin parte hartu dute, bere Zientzietako XII topaldi birtualean.
Gure bideoetan sartzeko esteka:
http://encuentrodeciencias.iesbezmiliana.es/martin/
BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEEK ANTZERKI LATINDARRERA EGINDAKO IRTEERA: PLAUTO-REN "MILES GLORIOSUS"
BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEEK ARTE EDERREN MUSEORA ETA GUGGENHEIM-ERA EGINDAKO IRTEERA
BATXILERGOKO 1. MAILAKO EKONOMIAKO IKASLEEK EROSKIRA EGINDAKO BISITA
DBH1eko IKASLEEK GINKANA, KARAOKE, ETA TXOKOLATEAREKIN AGURTU DUTE
Hiruhileko luzearen ostean, goiz berezi batekin agurtu dugu 2019.
Hasteko, ginkana dibertigarria…..
ETA TXOKOLATEA...
MATERIAL BIRZIKLATUAREKIN EGINDAKO GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA
Azken urteotan egin ohi dugunez,aurten ere DBH1 eta 2ko ikasleen parte hartzearekin eta irakasleen laguntzarekin,gabonetako postal lehiaketa egin ahal izan dugu.
Material birziklatua, irudimena, eta honako hau emaitza!
DBH 1eko IKASLEEK BASAURIKO MERCABILBAO INSTALAZIOAK BISITATU DITUZTE
Azaroaren 29an eta abenduaren 13an, DBH 1eko ikasleek Basauriko Mercabilbao instalazioetara egin dute bisita.
Ederto pasatu dugu krustazeoekin jolasean,arraina garbitzen,eta era guztietako barazki eta frutak ezagutzen.
DBH-KO 1. ETA 3. MAILAKO IKASLEEK AURTEN ERE "ZIENTZIAKO ASTEA" BISITATZEN DUTE
Azaroaren 7 eta 8an IES Martin de Bertendonako DBH 1 eta 3ko ikasleek EHU-ak Bilboko Bizkaia Aretoan ospatu duen “Zientzia astea” bisitatu genuen.
Azken urteotan gertatu ohi denez,oraingoan ere goiz atsegina pasatu genuen denbora labur batez zientzilari hasiberri bihurtuz.
DBH 1 ETA 2ko IKASLEAK “ILUSIOA ETA ZIENTZIA” ERAKUSKETAN
Urriaren 22 eta 25ean IES Martín de Bertendonako DBH 1 eta 2ko ikasleak EHU-ak Bilboko Bizkaia Aretoan antolatu duen “Ilusioa eta zientzia” erakusketan izan gara.
Oso modu interaktibo, jostagarri eta bisualean, ilusio optiko eta akustikoen mundu miresgarriaz gozatzen irakatsi eta beti aho zabalik uzten gaituzten anomalia hauek zergatik eta nola gertatzen diren ezagutzen lagundu digute.
BAIONA - FRANTSESA
LAN EDERRA! 2. DBH
JOSE MARI AGIRRETXE, PORROTX, GURE ARTEAN IZAN DUGU
Matxoaren 22an, Jose Mari Agirretxe, Porotx pailasoa institutuan izan genuen hitzaldi eta ikuskizun txiki bat ematen.
DBH 1eko Erlantz gure ikaskidea harekin batera aritu zen bere bizipenak eta ametsak partekatzen. 13 urteko ikasle hau hasia da pailasogintzan, eta guztiok ikusi genuen modura,baditu bere dohai berezia horretan aritzeko. Porrotx izan da bere eredu orain arte egindako bidean,eta aurrerantzean ere horrela izango delakoan gaude.
Ikasleren batek txikitan Porrotxekin ateratako argazkia ere ekarri zuen Jose Marik sinatu ziezaion,eta besteren bat, harekin dantzatzera ere aminatu zen.
Porrotxek berak ere ongi pasatu zuela esan genezake. Gustura egon zen gure institutu anitz honetan ezagutu zituen ikasle eta irakasleekin.
Izarrak zeruan,
Izarrak itsasoan,
Eta zu…
gure bihotzean!
DBH 1eko IKASLEAK SOLLANOKO UR EDANGARRIEN ARAZTEGIAN EGON GARA - 2019
Martxoaren 29an, Zallan dagoen Sollano araztegian izan ginen Ordunteko urtegitik heltzen den urak gure etxeetara heldu bitartean jasaten duen potabilizazio prozesua ikusten.
Txorrota ireki eta ura ateratzea, gauza arrunta iruditzen zaigu guztioi, baina ur horren jatorria eta eraldaketa zein izan den jakitea, orain arte ez da ezaguna izan gutariko guztiontzat.
GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA
Bukatzear dagoen urteari amaiera eta datorrenari ongi etorria emateko asmoz, AGENDA 21 taldeak gabonetako postal lehiaketa antolatu du institutuko bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasle guztientzat.Etxeetan,geletan eta bestelako tokietan aurkitzen ditugun objektu eta materialak berrerabiltzea izan da ekimen honen helburua.
Ez al dugu nahikoa urteko sasoi honetan egiten dugun diru eta beharrezkoa ez dugun ororen xahutzearekin?
Bertendonako ikasleek argi dugu BAIETZ.
Honelako erronka baten aurrean gure sormenak eta imaginazioak duen gaitasuna noraino heltzen den aldarrikatzeko, gabonak zoriontzeko norberaren postalak egitea erabaki dugu.Hainbat saiotan ibili gara geure buruarekin borrokan postaletan zer jarri edo adierazi nahi dugun jakin ezinik,baina hala eta guzti ere,izugarri gauza politak atera zaizkigu.
Adin honetan olentzeroren etorrera ume ginenean bezala desiratzen ez dugun arren,egin digu bisita harek.Ez dakigu noiz eta nondik sartu den,baina lau postal politenen egileentzat .”ZORIONAK ARTISTAK” esaten duen eskutitz batekin batera zariren bat edo beste ere utzi du sarrerako zuhaizpean.
BATXILERGOKO 1.MAILAKO TALDE BATEK BIDEBARRIETA LIBURUTEGIRA EGINDAKO BISITALDIA
EUSKARAREN EGUNA
Urtero izan ohi denez,abenduaren 3an euskararen eguna ospatzen da, eta Bertendonako ikasleek ere hala egin dugu.
Hasteko “Gure nahia” kanta abestu dugu areto nagusian,eta ondoren,DBH 1 ,2 eta 3ko ikasleek herri kirolak izan ditugu institutuko patioan.
Zein ongi pasatu dugun ikasle eta irakasleek “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” oihukatuz.
ZIENTZIA ASTEA 2018
Azaroaren 7, 8 eta 9an, institutuko DBH talde guztiek Euskal Herriko Unibertsitateak Bilboko Bizkaia Aretoan antolatzen duen Zientzia Astera egin genuen bisita. Zientziara hurbildu eta hartaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen. Esperimentu, joko eta bestelako baliabide didaktikoen bitartez, zientzialari txiki sentitu ginen egun batez.
Eskerrik asko honelako ekimenak antolatzen eta parte hartzen dugun guztioi!
DBH1eko IKASLEEK BILBOKO AREATZA PARKEKO “ARTIKOA HAUSTEN ARI DA” ERAKUSKETARA EGIN DUGU BISITA
Urriaren 4 eta 8an institutuko DBH 1 C eta D taldekoek La Caixa Fundazioak Bilboko Areatza parkean jarri duen “Artikoa hausten ari da” erakusketara egin dugu bisita. Bertan aldaketa klimatikoak Artikoan eragiten dituen ondorio kaltegarriak zeintzuk diren ikusteko aukera izan dugu. Aitor izan dugu lagun bisitan zehar, eta bere azalpen bikainekin gauza bitxi eta interesgarriak ikasi ditugu.
Zaindu dezagun Artikoa! Gu ere Artikoa gara!
PARISERA EGINDAKO BIDAIA - BATXILERGOKO 2. MAILA - FRANTSESA
DBH-KO 2. MAILAKO IKASLEAK- BILBOKO HIRIGINTZA PLAN BERRIAN PARTE HARTZEKO PROIEKTUAN
DBHko 2.mailako ikasleriak Bilboko Udalaren Hirigintza-Zinegotzitzak antolatutako jardueretan parte hartu du, Hirigintza plan berrian herritarrek parte hartzeko proiektuan. Hona hemen irudiak:
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Abenduaren 3an munduan zehar ospatu zen euskararen nazioarteko eguna, eta Bertendonako irakasle eta ikasleok ospakizun honetan parte hartu nahi izan genuen atsedenaldian puxikak askatuz.