Liburutegia
Martín de Bertendona BHIn bi liburutegi ditugu, eta horien artean 10.000 ale inguru daude. Bata “Historikoa” edo “Batzar-aretoa” da; bestea, “Liburutegi berria-beheko solairukoa” edo “Eskolako liburutegia”.
Lehenengoan 3.598 ale katalogatuta daude -500 inguru egongo dira oraindik fitxatu gabe- eta gehienek balio historikoa eta/edo akademikoa dute. Gaur egun, liburu horiek eskola-ondaretzat hartzen dira eta, horregatik, Ondareko kideek beren proiektuan sartu dituzte. Liburutegi honek sarrera mugatua dauka, bakarrik irakasleentzat. Beste liburutegiari dagokionez, bi eremu handitan banatzen da: kontsultarako (gutxi gorabehera 1.000 ale), eta “ludikoa”, batez ere ikasleei zuzendutako literatura duena (5.500 bat liburu). Azken hori atal hauetan banatzen da:
- Ikasgelako liburuak (Lga. gaztelania eta literatura eta euskara)
- Gizarte eta Historiako txokoa
- Artea
- Beste hizkuntza batzuetako liburuak
- Gomendioak
- Komikiak
- Liburu ilustratuak
- Hiztegiak
- Askotariko literatura, batez ere gazteei bideratuta
Liburutegi hau goizez zabalik dago eta arratsaldez, astelehen, astearte eta ostegunetan. Bertan lan pertsonala egin daiteke,ikastea, irakurtzea, informazioa bilatzea, eta, jakina, liburuak ere mailegatzen dira.