Jantokia
SAKATU HEMEN esKola MENUA IKUSTEKO (AUSOLAN-EKO WEB ORRIA).
1.- AUSOLAN-EKO WEB ORRIAN "Bizkaia" ETA "bertendona" IPINI ESKOLA MENUAN SARTZEKO.
2.- MENU MOTA AUKERATU:
-OINARRIZKOA.
-BEHAR BEREZIETARAKO DIETAK:
-ZELIAKOA.
-elikadura-intolerantzia...
-TXERRIRIK EZ.
-ARRAUTZESNEBARAZKIJALEA.
Ikasturte honetan jantoki zerbitzua egongo da, urritik ekainaren 9ra, astelehenetik ostegunera. Irailean eta ekainean, 10etik aurrera, ez da jantoki zerbitzurik egongo.
Eskola jantokia zerbitzu osagarri eta hautazkoa da, helburu bikoitzarekin, hezkuntza eta zerbitzua.
Jantoki zerbitzuaren eskaerak jantokiko arauen onarpena suposatzen du.
Disziplina edo portaera txarren kasuetan ikasleak pedagogi talde arduradunaren jarraibideak jarraitu behar ditu. Pedagogi talde arduradunak Bizikidetza Batzordeari jakinarazi behar dio. Batzorde honek dagozkion neurriak hartuko ditu eta beharrezkoa iruditzen bazaio ikaslea jantoki zerbitzurik gabe utziko du.
Ikaslea ezin bada jantokian gelditu edozein arrazoiengatik, arduradunari jakinarazi behar dio, ikaslearen amak, aitak edo tutoreak sinatutako idazki baten bidez.
Hauek dira prezioak:
Ohiko ikasle jankideak (DBH): |
Ez-ohiko ikasle jankideak (DBH): |
Beste erabiltzaileak (ESPO ikasleak, irakasleak, beste batzuk): |
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasturtero eguneratzen ditu kuota hauek.
Jantoki-beka eskatzeko aukera dago.
Telefonoa: 944280110 | Fax: 944166505