Gure ikastetxearen historia
Bilbok izan zuen lehenengo Institutuan du jatorria, 1847an fundatu zen. Hasiera batean, hiribilduaren Alde Zaharrean zegoen kokatuta. Bilboren garapenaren eta Bigarren Hezkuntzaren eskakizun handiagoaren ondorioz ikastetxe handiagoa sortzen da, zerbitzu gehiago eta hezkuntz eskaintza zabalagoa dituelarik.
1927an, Institutu berritua lekuz aldatzen da, Bilboko lehen zabalkundera, Abandoren bihotzera eta hau da gaur egun duen kokagunea, Bilboren erdigunea.
Institutuak hasieran emakumezko ikasle gutxi zuen, denboraren poderioz, emakumezko ikasle kopurua pixkanaka ugaritzen joan zen eta, horren ondorioz eta garaiko ohiturak zirela medio, Institutu bisortu ziren: Gizonezkoen Zentrala eta Emakumezkoen Zentrala.
Bata zein besteaeraikin berean egon ziren 1963 arte. Urte horretan “Emakumezkoena”k, gaur egungo Bertendonak, eraikin berri batera aldatzen du bere egoitza, aldez aurretiko Institutuen patioa inguratzen zuen pergola zegoen lurretara.
90eko hamarkadaren hasieran Emakumezkoen Bigarren Hezkuntzako Institutu Zentrala misto bihurtu zen. Honekin batera izena ere aldatu egin zuen eta kokatuta zegoen kalearena hartu zuen: Bertendona.