Ikasturte berri bakoitzean bezala, ikasturte honetara ongi etorria ematen dizuegu

Arlo pertsonalean eta heziketaren esparruan era positiboan aurrerantz jotzen ahalbidetzen digun bizipen atsegina eta probetxugarria izango dela itxaroten dugu, gizaki mailan eta heziketa arloan, formakuntza eta ikas helburu desberdinak lortuz.

Gure institutua bizitza heldurako prestatzen duen ikaszentrua da. Horregatik, helburu honekin bat datorren jarrera bultzatu behar dugu: Hezkuntza zientifikoa ez ezik, batez ere, abilezi multzo baten garapenarekin gizartean elkarbizitza errazten du eta lanpostua lortzea ahalbidetzen du. Bestalde, ikasleriak jarraitu behar dituen arau gehienak  ez dira funtsean oso desberdinak helduek lan munduan jarraitu behar dituztenen aldean.

Emaitza onenak lortzeko ezinbestekoa da denon  arteko elkarlana. Hori dela medio, ikasturte hasiera honetan, ikasleriari eta beren familiei ezagutarazteko asmoz araurik oinarrizkoenak aurkezten dizkiegu gure jardueraren antolaketa ahalik eta bikainen izan dadin.

Kurtsoan zehar, arau orokor hauek osatu egingo dituzte tutoreek eta irakasgai desberdinetako irakasleek, horrela, ikasleek kurtsoa gaindi dezaten arlo bakoitzerako bereziak diren jarraibideei arreta eskeiniz.