Eskola Garraioa

Zentrotik bizi diren distantziaren arabera garraioa behar duten DBHko ikasleei Hezkuntza Sailak bere ikasle-garraioaren zerbitzua ematen die. Halaber araudian eskaturiko baldintzak bete dituztenei eta eskatzen dutenei garraiorako banakako dirulaguntzak ematen dizkie.


Matrikula gutunazalaren barruan zerbitzu honen eskabide-orria dago, baita arteztzen duen araudia ere.    


• DBHko 1. eta 2.ekoek: Zentrotik  2 km-tara baino urrunago bizitzea.
• DBHko 3. eta 4.ekoek: Zentrotik 4 km-tara baino urrunago bizitzea.


Tarte egiaztagiria Udalak Zentroaren eskaerari ematen du.
Hezkuntza Sailak autobusen kopurua edota beraien ibilbidea egokitzen ditu, zeinez eskabidean berri ematen dugu. Garraio eskubidea izanez gero baina adierazitako ibilbidearen hurbil bizi ezean, ikasleak urrian dei egiten diren garraiorako banakako dirulaguntza eskubidea izango du.  Autobuseko eserlekuren bat librea izatekotan, eskatutako ikasleei, baldintzak bete ez arren,   zerbitzua erabili dezaten Hezkuntza Sailaren Garraio Zerbitzuak BAIMEN DEZAKE. Eskakizunen kopurua, matrikula-epearen barru, eserleku erabilgarrienak baino handiagoa izanez gero, baimenduko dira hurrengo irizpideei jarraituz:


• 1.an matrikulatutako ikasleak
• 2.ean matrikulatutako ikasleak
• 3.ean matrikulatutako ikasleak
• 4.ean matrikulatutako ikasleak
• Errepikaturiko ikasleak azkenak izango dira maila bakoitzean
  berdinduz gero, irizpide hauek ezarriko dira:
• anai-arreba zerbitzuan
• zozketa



Ikasturtean zehar eta arrazoi justifikatuz, garraio eskubidea daukan ikasle batek eskatzen badu, baimendutako azken ikasleak eserlekua galduko du. 

Garraioko ikasle erabiltzaile guztiek agiria jaso behar izango du Idazkaritzan irailaren klaseko lehenengo egunean autobusera sartzeko. Egiaztatze hau gabe zerbitzu hau erabiltzerik ez da baimenduko.